2004ko maiatzean Eusko Jaurlaritzak, EAE osora banda zabala helarazteko proiektu bat (Konekta Zaitez@Banda Zabala izenekoa) martxan jartzeko erabaki zuen. Iniziatiba honen helburua banda zabala erabiltzeko aukerarik ez duten udalerrietara banda zabala eramateko proiektua gauzatzea izan zen, izan ere, operadore pribatuek ez zuten aurreikusi arrazoizko epe baten barruan udalerri horietara banda zabala hedatzea. Eta ITELAZPI S.A., Ogasun eta Administrazio Publikoari atxikitako sozietateri eskatu zitzaion zeregin horren ardura hartzeko.
2004eko maiatzean, lurraldearen %50 eta herritarron %5 inguruk ez zuten banda zabalera sartzeko azpiegiturarik. Nekazal herrietako herritarrei bigarren mailako herritar gisa sailkatzen zituen horrek eta EAEko lurraldearen zati handi bat tokian eta eskualdean garatzeko aukerak mugatzen zituen, ondorioz.
2004 urtean zehar, proiektuaren helburu izango ziren udalerri eta herriguneak identifikatzeko azterketa lanak egin ziren.
Aldi berean, kudeaketa-ereduaren definizioan jardun zen.
Eragileentzako atera zen lehiaketaren eta, haiek aurkeztutako proposamenen ondorioz, lan publiko-pribatu eredua erabiltzea erabaki zen. Erabiliko zen eredu teknologikoa ere aukeratu zen eta proiektuaren helburuak ezarri ziren. Azken horiek honakoak ziren nagusiki: 1) ekimen pribatua iristen ez den lekuetan esku hartu; 2) hirietako kalitate eta prezio berdintsuak lortu.
Eredu teknologikoaren oinarria WIMAX sarea da, Internetera sartzeko moduaz gain telefono zerbitzua erabiltzeko ere erabiltzen dena.
Kogestio publiko-pribatuko ereduak ondokoa esan nahi du: alde batetik, sektore publikoak, titulartasun publikoaren esku geratzen diren garraio eta sarbide-sareko inbertsioa bere gain hartzen du, hein handi batean irrati eta telebista difusiorako egun erabiltzen den sarea aprobetxatuz. Aldi berean, erabiltzaile-terminalak eta hauen instalazioak ordaintzeko diru laguntza plana jartzen du martxan. Operadore pribatua bere aldetik, sarbide-sarea mantentzeaz, bere funtzionamenduaz eta erabiltzaileei zerbitzua emateaz arduratzen da; sare publikoa erabiltzeagatik, kanon bat oraintzen dio sektore publikoari.
2005ean, proiektuaren I. faseari ekin zitzaion, ehun herri inguru sartzekoa, banda zabala ez zutenak edo zati txiki batean bakarrik zutenak guztiak. Fase hori urte beraren bukaeran eman zen amaitutzat. 2006an hasi zen proiektuaren II fasea, helburutzat I fasean sartu ez ziren herrien zonak barneratzea zuena.Fase horren gehiena bukatuta dago jada eta 2007aren lehenengo erdialdean osatu zen, ohikoa ez den konponbide teknologiko desberdina behar zuten herriak barneratuz.
Honekin, proiektua amaitutzat emango da, eta burutu diren lanen artean seinalea igortzen duten 100 estazio base eta irrati bidezko 1.000 Km. inguruko sarea ezarri dira. Eta batez ere, gizarte haustura bati eman zaio amaiera, euskal hiritar guztiek, beraien bizitokia edozein dela ere, Informazioko Gizartearen zerbitzuetan sartzeko baldintzak berdindu baititu. Modu berean, landa eremueko herri eta eskualdeek garapen prozesuak gauzatu ditzaten ahalbidetu da; Administrazio Publikoak garatutako e- e-Administrazioko proiektuak hiritar guztiei zuzenduta egongo diren ziurtasunarekin.
Web orri honetan Wimax zerbitzuaren estaldura teorikoaren hedadura kontsultatu dezakezu, beti ere Itelazpik ezarritako terminoetan eta irismenean. Informazio gehiago nahiko bazenu, gurekin edo operadorearekin harremanetan jarri zintezke.